Uxune Martinez

Soziologia eta Politika Zientzietan lizentziatu nintzen joan den mendean, eta honetan, giza baliabideen kudeaketan, dokumentazioan eta enpresa komunikazioan espezializatu naiz. Euskarazko ekoizpen zientifikoa biltzen duen datu base baten arduraduna izan nintzen hainbat urtez, eta hortik abiatuta, ekoizpen zientifikoa zabaltzera bideratuko lanak egin ditut. Difusio zientifikoaren arduraduna naiz, Euskampus Fundazioaren UCC+i unitatean. Bertan, hedabide digitalak, haien sareko jarduera, eta Euskal Herriko Unibertsitatearen Kultura Zientifikoko Katedraren programa ugari kudeatzen ditugu. Nire eguneroko lanaren zatirik handiena difusio estrategia baliagarriak garatzeko datuak bilatzen eta analizatzen igarotzen dut, eta gero emaitzak aztertzen ditut, etorkizunean ekintzak hobetzeari begira.