Lehen programarekin gatoz gaurkoan (podcastaren aurkezpenaren ondoren) eta luxuzko gonbidatu batekin egingo dugu: Lydia Gil, zientzia kontatzeko eta zabaltzeko sare sozialak zelan erabiltzen diren aztertzen dituen dokumentalista.

Izan ere, sare sozialez eta zientziaren dibulgazioaz arituko gara. Nola monetizatu dezakegu? Zer tresna ditugu eskuragarri? Zeintzuk dira kontu interesgarriak jarraitzeko? Hau guztia eta gehiago programa honetan.


UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterretik “No cuentes esto” podcastarekin kolaboratzen dugu. Zertan datzan? Saiakeran hil barik, komunikazio zientifikoko karrera bat zelan egin azaltzea da helburua, alorreko profesionalen laguntzarekin.