Zientzia Kultura Masterra unibertsitate arteko berezko titulu multzo bat da. Eduki zientifikoak edozein formatutan (irakaskuntza, argitalpenak, webguneak, ekitaldiak, kultura programak, ikus-entzunezkoak, sare sozialak…) sortzen, zabaltzen eta transmititzen dituzten pertsonen komunitate globalak kultura zientifikoan dituen online prestakuntza beharrei erantzutea eginkizun nagusi duela.

Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitatea eta Universidad Pública de Navarra (NUP) unibertsitateen titulu propioen baitan kokatzen da master hau. Zientziaren ulermena eta pertzepzioa gizartean hobetzea du helburu, etorkizuneako zientzialarien artean bokazioa piztuta, formakuntza malgua, osoa eta eskuragarria eskaini, Zientzia Kultura hurbilerraza, erakargarria eta zehatza izan dadin.

Lau unibertsitate agentek gidatutako proiektu bat gara:

Eusko Jaurlaritzaren eta Nafarroako Gobernuaren hezkuntza sailekin dihardugu, eta baita aliantzak egin dagoeneko martxan dauden egitasmo eta estrategiekin, STEAM eta Planeta-STEM, esterako.

 

Ikasketa mailakatua

Lau ikasketa maila eskaintzen ditu MC2k: kurtso laburretatik eta ikasgai bakunetatik hasi eta master propiora arte, unibertsitate aditua eta espezializazio diploma ere eskaintzen direlarik. Kurtso laburrek eta ikasgai bakunek ez dute unibertsitate titulurik atxikituta.

Metodoa

  • Ikasgai bakoitza 2 ECTS kreditukoa da, 5 astean burutzeko pentsatuak.
  • Unibertsitate aditu titulu bakoitzak 15 kreditu ECTS ditu, 7 ikasgaik eta proiektu batek osatzen dutela.
  • ECTS kreditu batekoa da proeiktua eta Zientzia Kulturari buruzko gai baten inguruko hamar minutuko bideo bat diseinatzean, produzitzean eta zabaltzean datza.
  • Espezializazio diploma bakoitza (bi Unibertsitate aditu tituluz osatua) txandakako kurtso akademikotan eskaintzen da.
  • Master propioa burutzeko bi Espezializazio diplomak burutu behar dira.
  • Kurtsoa azaroan hasten da.
  • Ikasle bakoitzak blog propioa erabiltzen du portfolio gisa, ikasgai bakoitzeko lanak argitaratzeko:
    • Online ikasteak dakarren bakardadeari aurre egiten dio.
    • Ikaskuntza dinamikoa eta lankidetzazkoa sustatzen da (IKD eredua).
    • Ebaluazioa errazten du.
  • Irakasle gehienek kultura zientifikoari lotutako aurrez aurreko ekitaldietan parte hartzen dute (BZP, Zientziaren Astea, FCV masterraren solasaldiak, e. a.).
  • Asmoa ez da zientzia irakastea, Zientzia Kulturaren ikuspegi zabal bat transmititzea baizik. Zer den kultura hori? Jakintza multzoa, jakintza horiek eskuratzeko modua, historia plurala eta kultura horren izaerari eta gizartean zabaltzeko bideei buruz.

 

Kontaktua

 

Batzorde akademikoa