? Zelan lantzen dute Youtube QuantumFracturek eta Cerebrotesek?
Youtubera goaz gaurko programan. Ez, ez dugu kanal bat irekiko. Jose Luis Crespo “QuantumFracture” eta Clara García “Cerebrotes” youtuberrekin Youtubek dituen sekretuak ezagutuko ditugu: oinarrizko ekipoarekin kanal bat zelan hasi, nola monetizatu edota youtuberren ordezkaritza agentzien nondik norakoak.
UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterretik “No cuentes esto” podcastarekin kolaboratzen dugu. Zertan datzan? Saiakeran hil barik, komunikazio zientifikoko karrera bat zelan egin azaltzea da helburua, alorreko profesionalen laguntzarekin.
Share on Facebook Share on Twitter Share on Pinterest