Dakizuenez, UPV/EHU-UPNA Kultura Zientifikoko Masterretik “No cuentes esto” podcastarekin kolaboratzen dugu. Zertan datzan? Saiakeran hil barik, komunikazio zientifikoko karrera bat zelan egin azaltzea da helburua, alorreko profesionalen laguntzarekin.

Badakizu zein diren Abderako Demokrito, Thomas Harriot edo Alfred Russel Wallace?

Horrela hasten da Oscar Rosalesek eta Juan María Arenasek egindako podcasta. Lehenengo programa honetan azaltzen dutenez, Demokrito ez, baina bai Aristoteles; Harriot ez, baina bai Galileo eta Russel Wallasek zer egin zuen ez jakiteko, baina Darwinen ekarpena arazorik gabe identifikatzeko gakoa komunikazioarekin lotuta dago. Ezagunak egiten direnak kontatu zuten, zabaldu zuten ezagutza, predikatu zuten, konbentzitu zuten. Zientzia kontatu zuten.