Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak (Unibertsitate eta Ikerketa Sailburuordetzak) finantzatu ditu EAEko irakasleei emango zaizkien diru-laguntzak, STEAM Euskadi estrategiaren ekimen gisa. Espezializazioa eta Master osoa egitekoak dira eta epea zabalik dago urriaren 13ra arte, honako oinarri hauei jarraituz.

1. artikulua. Helburua, xedea eta jasotzaileak.

  1. UPV/EHUk eta UPNA/NUPk 2019-20 ikastaroan eskaintzen duten Zientzia Kultura Masterreko (ZKM) bi titulazioetan matrikula egiteko diru laguntza partzialak emango dira.
  2. Euskal Autonomia Erkidegoko (EAE) irakasleen artean -bereziki Haur eta Lehen Hezkuntzakoen artean- zientzia kultura sustatzea da diru laguntzen helburua.

2. artikulua. Deialdiaren finantzabidea.

Deialdi honetan emango den gehiengo kopuru osoa 21.000€koa izango da.

3. artikulua. Laguntzen zenbatekoa.

ZKMeko Master eta Unibertsitate Espezializazioetan matrikula egiteko emango dira laguntzak. 1000€ (Masterrean matrikulatzeko) eta 500€ (Unibertsitate Espezializazioan matrikulatzeko) izango dira laguntzen diru kopuruak. Unibertsitate adituan matrikula egiteko ez da emango laguntzarik.

4. artikulua. Baldintzak.

Diru laguntza lortzeko, honako baldintza hauek bete beharko ditu eskatzaileak:

  1. EAEn erroldatuta egotea, gutxienez 2019ko urtarrilaren 1etik.
  2. Funts publikoez finantzaturiko unibertsitate aurretiko EAEko ikastegi batean irakasle izatea.
  3. Eskabidean eskatutako agiriak aurkeztea, garaiz eta behar den moduan.

5. artikulua. Eskaerak.

Eskariak egiteko epea 2019ko urriaren 13an amaituko da.

Eskariak m.cultura.cientifica@gmail.com helbidera e-postaz bidali behar dira. “[Master edo Espezializazioa (aukeratu bat)] egiteko diru laguntza eskatzeko mezua” adierazi behar da mezuaren gaian. Honako dokumentazio hau erantsi beharko da PDF formatuan:

A) Baldintzak betetzen direla baieztatzen duen dokumentazioa:

1) Errolda ziurtagiria.

B) Eskaerak behar bezala puntuatzeko beharrezko agiriak:

1) EAEko irakaskuntza esparruarekin lotura frogatzen duten agiriak.

2) Unibertsitate titulu ofizialen kopia.

3) Hizkuntzen ezagutza egiaztatzeko agiri ofizialak.

Eskaria modu ezegokian (betetzeko eran edo dokumentazio faltagatik) jasoko balitz, eskatzaileari jakinaraziko litzaioke, eskaria egiteko azken egunetik 10 egunetako epean arazoak konpon ditzan.

6. artikulua. Hautaketa irizpideak eta prozedura.

A) Organo instruktorea.

ZKMeko Batzorde Akademikoa da prozedura burutzeko eta eskariak ebaluatzeko organoa.

B) Ebaluazio irizpideak.

Eranskinean ezarritako arauak eta baremoak ondoren aipatzen diren puntuazio-irizpideei aplikatuz ebaluatuko dira eskaerak:

a) EAEko irakaskuntza esparruarekin lotura.

b) Eskatzailearen formakuntza maila.

c) Hizkuntza ezagutza.

7. artikulua. Deialdiaren ebazpena.

  1. ZKMeko Batzorde Akademikoak https://scientia.eus/blog/ webgunean 2019ko urriaren 14an argitaratuko du behin-behineko esleipen proposamena. Proposamen horrek lehentasun hurrenkera ezarriko du, eskaera bakoitzak eskuratutako puntuazioen araberakoa, eta laguntzak esleituko dizkie puntuazio garaienak dituztenei, aurrekontua agortu arte. Beharrezkoa izanez gero, berdinketak hausteko irizpide moduan, Masterra aukeratu duenari lehentasuna emango zaio.
  2. Proposamena argitaratu ondoren, gutxienez 10 egun naturaleko epea jarriko da alegazioak egin ahal izateko. Epe horren barruan, behin-behineko esleipena lortu dutenek diru laguntza onartzen dutela jakinarazi behar diote ZKMari. Epe horretan erantzungo ez balute, eskaria bertan behera geratuko litzateke.
  3. Behin-behineko zerrendari dagozkion gertakizunak eta balizko alegazioak ikusita, organo instruktoreak https://scientia.eus/blog/ webgunean behin-betiko esleipen zerrenda argitaratuko du 2019ko urriaren 24an.
  4. Organo instruktoreak ZKMeko administrazio eta zerbitzu bulegoari (UPNA-NUPko Unibertsitate-Gizarte Fundazioari [UGF], alegia) proposamena helaraziko dio, matrikula egiteari begira dagozkion ondorioak izan ditzan.
  5. Ordezko zerrenda bat egingo da aurrekontu nahikoa ez egoteagatik ezetsitako eskaerez, aukeratua izan diren hautagaiek uko egiteagatik edo baldintzak ez betetzeagatik emango ez diren diru-laguntzak berriro esleitu ahal izateko.
  6. Baldin eta aurreko puntuan aurreikusitako arrazoiengatik kreditu nahikorik balego aurrekontuan, honela emango lirateke laguntzak: laguntza jasotzeko proposamena adieraziko zaie interesdunei, 10 egun naturaleko epe luzaezinean proposamena onar dezaten. Onartutakoan, ZKMeko administrazio eta zerbitzu bulegoari jakinaraziko zaio, matrikula egiteari begira dagozkion ondorioak izan ditzan.

8. artikulua. Beste ekintzak.

Oinarri hauetan zehazten ez denari buruz, ZKMeko Batzorde Akademikoak du erabakitzeko ahalmena.

 

ERANSKINA: PUNTUAZIORAKO BAREMOAK

Deialdiaren 6.B. artikuluan ezarritako irizpideen puntuazioa Eranskin honen arabera emango da.

Gogoan izan, betiere, ezarritako puntuazioa eskuratzeko, alegatutako inguruabar ororen egiaztagiriak aurkeztu behar direla.

A) EAEko irakaskuntza arloko lotura

Aurkeztu beharreko dokumentazioa: zerbitzu-orriaren edo kontratuaren kopia, irakaskuntza egoera baieztatzen duena. Ondoko taula honetan adierazitakoaren arabera izango da puntuazioa:

Irakaskuntza egoera Etapa/Zikloa  

Puntuazioa

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa izatea.

 

 

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Haur Hezkuntzan. 40 puntu

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa izatea. Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Lehen Hezkuntzan.

 

35 puntu

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa izatea.

 

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Bigarren Hezkuntzan. 30 puntu

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean lanaldi osoko irakaslea, funtzionarioa edo mugagabe kontrataturikoa izatea. Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Batxilergoan. 25 puntu

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa izatea.

 

Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Haur Hezkuntzan. 20 puntu

 

Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa izatea. Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Lehen Hezkuntzan. 15 puntu
Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa izatea. Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Bigarren Hezkuntzan. 10 puntu
Eskaera egiteko unean EAEn funts publikoen bidez finantzatutako ikastetxe batean bitarteko irakaslea, edo behin-behinean kontrataturikoa izatea. Gutxienez zuzeneko 10 irakaskuntza saio ematen duena Batxilergoan. 5 puntu

B) Unibertsitateko titulu ofizialak

5 puntu esleituko dira egiaztatutako unibertsitateko titulu ofizial bakoitzeko. Dagokion tituluaren kopia aurkeztu beharko da.

Irakasleen kasuan, dagokion kategoria profesionalean eskatutakoak ez beste unibertsitate titulu ofizialengatik soilik emango dira puntuak.

C) Hizkuntzak jakitea

Honako taula honetan zehaztutako puntuak emango zaizkio egokia den egiaztagiri ofizialaren bidez hizkuntzen ezagutza egiaztatzen duenari:

Maila Puntuazioa
C2 5 puntu
C1 3 puntu
B2 2 puntu
B1 puntu 1