Ekai Txapartegi

Filosofian doktore naiz (UPV/EHU, 2004), eta doktorego ondoko bi urteko lehenengo egonaldi bat egin nuen Berkeley-en (University of California, 2004-2006) eta bigarren bat Mexiko Hirian (UNAM-IIF, 2006-2008) . Hainbat urtez komunikazioaren arloko aholkulari gisa lan egin ostean, 2015ean “Introducción a la Filosofía” eta “Lenguaje y Cultura” irakasgaiak ematen hasi nintzen UPV/EHUn, gaztelaniaz, eta “Zientziaren Filosofia II”, euskaraz. Nire ikerketa eremu nagusia koloreen ontologia da. Bereziki, eta kulturak ontologian duen eragina aztertzeko helburuz, Platonen testuetan espezializatu naiz, Grezia Klasikoan koloreak nola ulertzen zituzten jakiteko.