Juan Ignacio Pérez Iglesias

Unibertsitateko irakasle naiz eta Fisiologiako katedradun Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. 1986tik Animalien Fisiologia irakasten diet Zientzia eta Teknologia Fakultateko graduko ikasleei. 1983 eta 1998 artean itsasoko animalien fisiologiari buruz ikertu nuen nire unibertsitatean eta Europako hainbat herrialdetako ikerketa zentroetan. 1998 eta 2009 artean erantzukizuneko hainbat postu izan nituen unibertsiatean. 2009tik dibulgazio zientifikoan aritzen naiz, batez ere Internet bidez. EiTB (Euskal Irrati Telebista publikoa) taldeko administrazio kontseiluko kide izan naiz, baita Ikerbasque Fundazioko Patronatukoa ere. UPV/EHUren Uda Ikastaroen Fundazioaren Patronatuko kide naiz 2010. urtetik; Jakiundeko (Zientzia, Arte eta Letren Akademia) kide naiz 2012tik eta Fundación Española para la Ciencia y Tecnología (FECyT) delakoaren Batzorde Zientifiko eta Teknologikokoa 2015etik. UPV/EHUren Kultura Zientifikoko Katedrako zuzendari naiz sortu zen urtetik, hau da, 2010etik.