Laura Menatti
- Irakasgaia: Filosofía, Ciencia y Literatura
- Modulua: Kultura Zientifikoaren Oinarriak
Sondrion jaio nintzen (Italia, 1979) eta filosofian doktorea naiz Italiako Paviako Unibertsitatean (2010) eta EHUn (2014). Ingurumenaren filosofian eta zientziaren eta medikuntzaren filosofian egiten dut lan.
Espazioaren eta paisaiaren pertzepzioa interesatzen zaizkit, baita espazioaren eta osasunaren arteko harremana ere. Nire ikerketa- eta irakaskuntza-jarduerak filosofia, zientzia kognitiboa, geografia eta humanitate medikoak lotzen dituen diziplinarteko esparru batean garatzen ditut.
Txileko Unibertsitateko Zientzia eta Humanitate Fakultateetan eta Txileko Santiagoko Garapen Unibertsitateko Medikuntza Fakultatean irakasle eta ikertzaile gisa lan egin dut, baita Bordeleko arkitektura eskolan ere (École Nationale Supérieure d ‘Architecture et de Paysage ENSAP Bordeaux), filosofia, ingurumen etika eta ekologiaren historiari buruzko ikastaroak emanez.
Bordeleko Unibertsitateko CNRS UMR 5319 Passages zentroan, UPV/EHUn (Filosofia Departamentua eta IAS Research Centre for Life, Mind and Society) eta Pittsburgheko Unibertsitateko Center for Philosophy of Science zentroan (Estatu Batuak) garatu dut ikertzaile-jarduera.
Gaur egun, ikertzailea naiz Klosterneuburgeko (Austria) Konrad Lorenz Institute for Evolution and Cognition Research-en.