Jon Umerez

UPV/EHUko irakasle eta ikertzaile titular naiz. Doktoregoa 1994an gainditu nuen eta doktorego ondoko bi urteko egonaldia egin nuen New Yorkeko Binghamton University delakoan. 1989 eta 1997 artean doktorego aurreko eta ondoko hainbat beka jaso nituen, eta ondoren, Ramón y Cajal ikertzaile izan nintzen 2001 eta 2006 artean.

Biologiaren Filosofiako ikertaldeko kide naiz, eta finantzaturiko ikerketa proiektuetan parte hartu dut, etenik gabe, 1993tik. Horietako hirutan, gainera, ikertzaile nagusi izan naiz. Guztira 50 artikulu eta kapitulu akademiko argitaratu ditut aldizkari eta liburu espezializatuetan, eta hainbat kongresu eta hitzalditan parte hartu dut. Doktorego tesiak eta bestelako ikerlanak zuzendu ditut. 1997. urtean zientzia dibulgazioko CAF-ELHUYAR lehiaketako hirugarren saria jaso nuen.

UPV/EHUk eta UNAMEK batera eskaintzen duten Filosofia, Zientzia eta Balioak unibertsitate arteko masterreko arduradun naiz, eta UPV/EHUko Ikerketa, Garapen eta Berrikuntza Batzordeko kide.

http://www.ias-research.net/people/jon_umerez/