Ziortza Guezuraga

Udako egun eguzkitsu batean jaio nintzen eta, egun, zientzia komunikatzen egiten dut lan UPV/EHUko Kultura Zientifikoko Katedran. Sare sozialen bidezko difusioa, gehienbat; baina edukien erredakzio eta edizioan, irratian, ekitaldien antolaketan eta behar den edozertan ere banabil.

Zein izan den nire ibilbidea? Pixka bat ikasi lehenengo: Kazetaritzan graduatu nintzen, Komunikazio Zuzendaritzan aipamenarekin, Komunikazio Multimedia Masterra egin nuen eta baita web diseinuko eta marketing digitaleko hainbat kurtso. Eta zertxobait lan egin ondoren: komunikazio arduraduna eta komunikazio korporatibo arduraduna izan naiz, nazioartekotzean egin dut lan eta baita marketin digitalean. Eta zientziara zelan? Ingurugiro Osasunean goi mailako teknikaria ere banaiz.

Laburbilduz, komunikazioa, multimedia, zientzia eta digitala.