Gai zientifikoei buruz eguneratuta egoteko herritarrek erabiltzen dituzten iturri eta kanalak identifikatzeko nazioarteko ikerketen lerro nagusiak ezagutzea da irakasgaiaren lehen helburua.
Sistema komunikatiboak dituen ezaugarriak eta konplexutasuna ulertzea da bigarren helburua eta, horretarako, sare sozialak, mezu pribatu sareak, zinema, publizitatea, telebista serieak, plataforma digitalak eta internet aztertu. Egunerokotasunaren esfera ezberdinetan diskurtso nagusiak ere irakatsiko dira eta baita desinformazioak sortzen dituen arazoak zientziari eta erabaki zientifikoei dagokienez.
Komunikazioaren Zientzien teoria eta eredu klasikoetan oinarrituta, zientziaren eraikuntza mediatikoa eta honen harrera eta pertzepzioa ulertzea da hirugarren helburua.
.