Los discursos de la ciencia en la esfera pública en el siglo XXI

Laburpena

Gai zientifikoei buruz eguneratuta egoteko herritarrek erabiltzen dituzten iturri eta kanalak identifikatzeko nazioarteko ikerketen lerro nagusiak ezagutzea da irakasgaiaren lehen helburua.

Sistema komunikatiboak dituen ezaugarriak eta konplexutasuna ulertzea da bigarren helburua eta, horretarako, sare sozialak, mezu pribatu sareak, zinema, publizitatea, telebista serieak, plataforma digitalak eta internet aztertu. Egunerokotasunaren esfera ezberdinetan diskurtso nagusiak ere irakatsiko dira eta baita desinformazioak sortzen dituen arazoak zientziari eta erabaki zientifikoei dagokienez.

Komunikazioaren Zientzien teoria eta eredu klasikoetan oinarrituta, zientziaren eraikuntza mediatikoa eta honen harrera eta pertzepzioa ulertzea da hirugarren helburua.
.

Helburuak

  • Zientziaren inguruan informatuta egoteko, informazio iturri eta kanalak zelan erabiltzen dituzten ezagutu
  • Hedabideen, sare sozialen, mugikorreko aplikazioen, zinemaren edo internet bidez informazioa zientifikoa zelan zabaltzen den ulertzea
  • Zientzia mediatikoki zelan eraikitzen den eta herritarrek zelan berreraikitzen duten zientziaren ideia ulertu

Gaiak

    • Nazioarteko ikerketa lerro nagusiak zientzia komunikazioan eta komunikazio zientifikoan
    • Herritarrek zelan informatzen diren zientziaz eta zelan hautematen dituzten eduki zientifikoak
    • Zientziaren eraikuntza mediatikoa (zientzia mediatikoa)
    • Hedabideen, sare sozialen eta interneten papera ekosistema komunikatiboan
    • Diskurtsoak esfera publikoan: iritzi-buruak, desinformazioa eta konspirazio teoriak