Agustín Arrieta

Agustín Arrieta Urtizberea dut izena. Filosofia irakasle naiz Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatean. Fislosofian lizentziadun eta doktore naiz. Horretaz gain, Informatikan lizentziaduna ere banaiz. Gaur egun, nire irakaskuntza lana Filosofia eta Gizarte Antropologia graduetan garatzen dut, eta “Introducción a la filosofía (I y II)” eta “Filosofía de la Ciencia (I)” irakasgaiak ematen ditu. Horretaz gain, UPV/EHU-UNAM Filosofia, Zientzia eta Balioak unibertsitate arteko masterrean ere parte hartzen dut.

Logikaren, buruaren eta lengoaiaren filosofiaren arloetako ikerketa lanaz gain, hainbat obraren bitartez saiatu naiz eguneroko bizitzarekin, zientziarekin eta artearekin etengabeko komunikazioan den filosofiaren ikuspegi pragmatista bat garatzen. Fikziozko kontakizunak biltzen dituzten bi liburu argitaratu ditut.

Berriki zientziaren itzal eta argiei buruzko liburu bat ere argitaratu dut (Zientziaren argi-itzalak, UEU, 2017). Gaur egun, besteak beste, Gogoeta-bide irekiak izeneko saiakera filosofiko bat amaitzen ari naiz.