Antonio Casado da Rocha

Filosofian doktore naiz (UPV/EHU), baina Corken egin nuen masterra (National University of Ireland). Naturalista bati buruzko biografia bat idatzi dut (Thoreau), eta hari bezala, guztiak sortzen dit jakin-mina, etikatik hezkuntzara, medikuntzatik eta biologiatik igarota.

Ramón y Cajal zientzialari izan naiz, baita nire fakultateko dekanorde ere, eta gaur egun UPV/EHUren Gipuzkoako Campuseko Kultura eta Unibertsitateko Zabalkuntzako arduradun naiz. Filosofia, Zientzia eta Balioak masterrean “Conocimiento y valores”, “Lenguaje y cultura”, eta “Cuestiones Éticas Contemporáneas” irakasgaiak eman ditut. Nire ikertaldeak praktika komunitateetan sortzen diren alderdi etikoak aztertzen ditu.

Zinema, literatura eta transmedia egokitzapenak ditut intereseko. Nire Una casa en Walden saiakera Literaturako Euskadi Sariko finalista izan zen. Bertan, kultura zientifikoaren eta kultura garaikidearen arteko elkarrizketa bat proposatzen dut egungo gizarte erronkei aurre egiteko.