Teresa Nuño Angos
- Irakasgaia: Ciencia y Género
- Modulua: Filosofía de la ciencia
- Hizkuntza: Irakasle honekin euskaraz egin dezakezu
UPV/EHUko irakasle gisa, Zientziaren Didaktikako irakasgaiak eman ditut Lehen Hezkuntzako graduan eta doktorego ikastaroetan (Genero eta Zientzia), eta Genero Ikuspegia Hezkuntza Ikerketetan irakasgaia, berriz, Psikodidaktikako Ikerketa Masterrean (2008-2017). Bestalde, Las científicas y su historia en el aula (2003) liburuaren egileetako bat izan nintzen, eta Adituen Batzordean (2007-09) eta UPV/EHUren Berdintasunerako Batzordean parte hartu nuen (2009-2013), non Emakumeen eta Gizonen Berdintasunerako I. Plana diseinatu eta ezarri baikenuen (2010-2013).
UPV/EHUko Berdintasunerako zuzendaria izan nintzen (2013-2017), eta II. Berdintasun Plana (2014-2017) diseinatzeko eta exekutatzeko ardura izan nuen, 2017. urtera arte. Era berean, genero estereotipoak gaindituta bokazio tekno-zientifikoak bultzatzeko Zientziari so/Mirando a la ciencia programaren sortzaileetako bat izan nintzen, eta haren arduraduna naiz, 2012. urteaz geroztik.