Ciencia y Artes

Helburuak

  • Musika entzumenean parte hartzen duten zenbait soinu-fenomeno identifikatu, baita haiei lotutako prozesu kognitibo eta psikopertzptiboak
  • Artearen, zientziaren eta filosofiaren arteko berezko harremanak ulertu
  • Musikaren eboluzio historikoa ezagutu, baita ezagutza zientifikoaren bestelako alorrekin (soziologia, psikologia, gainerako arte eta gizarte zientziak) duen harreman dialektikoa

Gaiak

  • Soinua eta gure entzumen-sistema. Zergatik entzuten dugu modu bereizian? Borondatezkoa da entzumena? Entzumenaren oinarri fisiologikoak eta psikologikoak
  • Parametro musikalak: musika objetibatzen eta neurtzen. Armonia, melodia eta erritmoa. Eta gainerakoa?
  • Adierazpen artistikoen arteko topalekua. Ikuspuntu estetiko-filosofikotik artea orrazten. Musikaren, pinturaren, eskulturaren eta bestelako adierazpen artistikoen arteko loturak. Edertasun kontzeptua eta proportzioa
  • Artea eta emozioak. Zergatik hunkitu dezake musikak? Zeintzuk dira artearen osagai “emotiboak”? Musika-esferak eta giza-esferak. Musika-kolore harremana (musika-sinestesia)
  • Artea, hizkuntza eta komunikazioa. Artea hizkuntza kodifikatu gisa. Musika komunikazio sistema gisa. Posible da arteak ezer ez komunikatzea?